XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITA ALARGUNA.

Bidez bide.

Dzartada biurkorra? Eten zan aidean
Abotsaren miesa. Ezin dot iñoan.
Naigabeak eutsozan erpetzarrak josi,
Ta senar gazteak, ai!, atsalkor garrasi
.

Anitz lore ta kimu eztanda bearrez...
Ak, baiña, eztau iñundik ezpan-ertzik lorez:
Bizitz-argi bagerik osin agortua,
Izaki oroz etsi ta arrazoiz uldua...

Il az! Il az, maitea! arek oiu barriz;
Ta, ene ez al intzanan?, eiagora biziz.
Zakar dabil aizea bide-ertzez zinkurin,
Senar saminduaren jantzia lez urdin
.

Gero, izar-islatan, zerura begira:
Bizi! Erio! Zuen puskak onek dira!
Ezin ak lokia aska... Ta bide mukerrez
Doa pentsati... Ene! oin-lokak top larrez!
.

Sorgorraren lilluraz saiets da narrastu,
Lurrari itsatsirik dauz bean oin ta mosu.
Urrin txakur bat uluz... Munean kirkilla
Etenbage jaurtirik asperen zurbilla....

Otoitza.

Ixilpean gaualdi. Goiak izar apain
Adiguritsu dabil illazki lur-soin gain...
Kubil datza gizona, ez dagi zirkiñik;
Zelatan ditu pizti ta gau-ibilkarik
.